XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Indiako kontsulak zera esan zigun: hindu talde batek ingeles jendea probokatu eta borrokan hasi zirela.

Kalean edozein momentuan tiroteoak sortzen ziren elkar zaurituz.

Ordurarte, mogimendu hartako buruzagi bat zauritua gertatu zen, eta beldur ziren horri erantzunez zerbait okerragoa ez ote zuten egingo.

Johnekin eta Kathyrekin kontsultatu ondoren, denboralditxo batez hiri honetan geratzea erabaki genuen, han ingeles jende asko egonik, erlazionatzea beti ere errazagoa gerta zekiguken guztioi.

Apartamentutxo bat alkilatu genuen mezkita baten aurrean.

Nueva Delhin igaro genituen bost urtetan, bertako jendearekin erlazionatu ginen.

Hango soziedadeko parte egin ginen, kontsularen lagun izanik.

Jende inportantea ere ezagutu genuen, hori bai, eta hauen influentzia gerorako baliagarri izan zitzaidan.

Kathy bere aldetik, ospitale batetan lanean hasia zen eta postuz igoz zihoan.

Gorabehera ugari sortu zen urte haietan.

Indiatik, bestalde, Mendebal-Hurruneko edozein lekutara joan nintekeen nire lanak horrela eskatzen bazuen.